Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Banakako babes ekipamenduak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileentzat

Udalak banakako babes-ekipamenduak jaso ditu gaur eguerdian, Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileentzat bideratuko direnak. Hala eman du aditzera Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

2020·03·27


Udalak banakako babes-ekipamenduak jaso ditu gaur eguerdian, Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileentzat bideratuko direnak. Hala eman du aditzera Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

“EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen bidez jaso dugu materiala gaur eguerdian. Hain zuzen ere 340 maskara eta 340 eskularru pare dira, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileei zuzenki banatuko zaizkienak” dio Larrartek.

“EUDELetik esan digutenez, ahalegin guztiak egingo dira banaketa hori astero izan dadin. Banaketa hori unean-unean helaraziko da. Pozik hartu dugu materiala, bai guk baita ziur erabiltzaileek ere”.

“Zerbitzuko erabiltzaile bakoitzeko 5 maskara eta 5 eskularru-pare banatuko dira. Materiala jaso eta berehala eraman dugu Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua daraman enpresara” amaitu du Larrartek.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web