Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bainua debekatuta Hondarribiko hondartzan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailak bainatzeko uren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketetan ikusi du Hondarribiko hondartzako analisien emaitza ez onartzeko modukoa zela.

2020·06·23


Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailak bainatzeko uren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketetan ikusi du Hondarribiko hondartzako analisien emaitza ez onartzeko modukoa zela.

Balio horietarako Osasun Sailaren jarduera-irizpideei jarraituz, Hondarribiko Udalak bainua debekatu du.

Udalak gertakariaren berri eman die Uraren Euskal Agentziari eta Txingudi Zerbitzuei dagozkien jardun-prozedurak has ditzaten.

Osasun Publikoko Departamentuak gaur bertan hartutako laginekin egindako analisien emaitzak bihar bertan ezagutuko dira eta behar bezala jakinaraziko dira.