Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Azken egunak Udalak indarberritu duen merkataritzako bonoen kanpainan parte hartzeko

Abenduaren 31n amaituko da eta saltoki bakoitzak 350 deskontu bono izango ditu

2020·12·23


Abenduaren 31n amaitzen da Hondarribiko Udalak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko abian jarritako bonoen kanpainan parte hartzeko epea.

“Esfortzu berezia egin da, parte hartzen ari diren saltokietan bono gehiago jarri ditu Udalak, eta hala, saltoki bakoitzak 350 bono ditu Gabon hauetan kontsumitzeko”. Hala eman du aditzera Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.

“Kanpaina oso positiboa izaten ari da kontsumorako. Oso balorazio ona egiten dugu Udaletik, eta hori da ere merkatariengandik jaso duguna. Horregatik dei egin nahi diegu hondarribiarrei herriko saltokietan kontsumitzeko, eta gogoratu abenduaren 31n amaitzen dela epea.

40 dendetan aukera izango dute bono dendak erabiltzeko. 30 euro gastatzeagatik, 10 euroko deskontua izango dute momentoan. 18 urtetik gorako herritar bakoitzak 4 bono dauzka gastatzeko.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web