Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Azken egunak Turismo Plan Estrategikoaren inkestak betetzeko web orrian

Hondarribiko Udalak hasiera eman berri dio bere Turismo Plan Estrategikoari 2018-2022 eperako. Hala, gune honetan galdetegi bat zabaldu da, partehartzea sustatzeko asmoarekin.

2018·07·25


Hondarribiko Udalak hasiera eman berri dio bere Turismo Plan Estrategikoari 2018-2022 eperako. Hala, www.hondarribia.eus gunean galdetegi bat zabaldu da, partehartzea sustatzeko asmoarekin.

“Galdetegi honen bidez,” esan du Maria Serrano Turismo zinegotziak, “gure udalerrian bertako biztanleriak turismoari buruz zer ikuspegi duen ezagutu nahi dugu, jarduera honen etorkizunean oinarrizko  gakoa baita. Hondarribiarrak aldi berean anfitrioi, enbaxadore, eta erakargarritasun turistikodunak dira. Aukera ere ematen zaie Hondarribia ezagutu eta Hondarribiarekin  nolabaiteko lotura dutenei beraien iritzia eman dezaten”.

“Plan honek izaera barneratzaile eta parte-hartzailea eduki nahi du, eta horretarako lanean ari da udalerriko eragileekin. Honek lagunduko digu plana integratzailea izan dadin, Hondarribiko egoera turistikoa ahalik eta era errealista eta objektiboenean azalduz. Inkesta betetzeko epea ostiralean amaituko da”.

 “Aldez aurretik eskertzen dugu emandako laguntza; beraien iritzia oso garrantzitsua baita, eta Hondarribiarentzat nahi dugun eredu turistikora hurbiltzen laguntzen digu. Jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen, hiritarren bizi-kalitatea hobetzen, kultur ondarea hedatzen eta ingurumena eta ekosistemak mantentzen lagunduko duen jarduera turistikoa” amaitu du Serranok.