Gaurkotasuna

Atzealdea

Hondarribiko artisauei oharra erdi aroko azoka dala eta

Udaletik eskatzen zaie Hondarribiko artisauei BAZera hurbildu eta idatziz eskaria sartzea maiatzaren 31 aurretik.

2016·05·25


Datorren ekainaren 11 eta 12an Hondarribian ospatuko den Erdi Aroko Azokari begira, Udaletik eskatzen zaie Hondarribiko artisauei BAZera hurbildu eta idatziz eskaria sartzea maiatzaren 31 aurretik, bertan erakusgai izango dituzten lanen ezaugarriak eta informazioa gehituz.

Gogoratu BAZ astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara irekitzen dela, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara