Gaurkotasuna

Atzealdea

Auzo-bide ugari birgaitzen ari da Udala azken asteotan

Hondarribiko Udala azken aste hauetan zenbait auzo bide zolatu eta konpontzen ari da. Udaleko Nekazaritza Departamentuaren proiektua da, eta abendua zein urtarrilean zehar 1’5 kilometro lineal zolatzen ari dira hainbat auzotan.

2018·01·12

Juan Luis ‘Kalixa’ Silanes Nekazaritza zinegotziak zera esan du: “Udaletik oso ahalegin berezia egin dugu, izan ere oraintxe 185.000 euro inbertitzen ari gara gero eta gehiago erabiltzen diren auzo hauetan”.

“Udalean argi ikusten dugu eremu horiek egokitu egin behar direla”, esan du Silanesek, “eta horrez gain bizilagunek eta erabiltzaileek berek konpontzeko iradokizunak egiten dizkigute. Hori dela-eta, aurten eremu askotan ari gara, San Telmo bidean, Beko Errota inguruan, Txiplao-Txikin ondoan… Aurten 12 gune desberdin hartu ditugu, eta hala, ahalik eta toki gehienetara heltzen saiatu gara, konponketa txikiak egin ahal izateko”.

“2018. urteari begira, nekazaritza bideetan mantentze eta prestakuntza lanak egiten jarraitu nahi dugu. Urtean zehar horren berri emango dugu", amaitu du esanez Silanesek.