Gaurkotasuna

Atzealdea

Autoentzako Jaizkibel mendirako sarrerak itxi egin dira

Itxi egin berri ditu Udalak Jaizkibel mendiko sarbideak automobilentzat, hala kaletara autoz iristeko aukera eragozten delarik.

2018·07·11


Itxi egin berri ditu Udalak Jaizkibel mendiko sarbideak automobilentzat, hala kaletara autoz iristeko aukera eragozten delarik.

Kalixa Silanes Nekazaritzako zinegotziak dioenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora heldu daitekeela uste duelako. Mendia errespetatzea nahitaezkoa da eta horrelako neurriak hartu behar dira. Azken hileotan, zenbait pistetara sarbidea isteko jartzen ditugun kableak moztu egiten ditu norbaitek, autoz edonora heltzeko asmotan”.

“Motorra duten ibilgailuek ezin dute pistetara sartu, baimendutako autoek izan ezik. Gainera, eskatzen da bideen itxieraren aurrean autoak ez aparkatzea, bestela emergentzia bat dagoenean ezin baita aurrera egin espazioa okupatuta baitago” gehitu du Silanesek.

Hortaz gain, “txakurrarekin mendira doanak lotuta eraman behar dituela gogorarazteko seinaleak jarri genituen duela bizpahiru urte, eta zerbaitetarako daude. Baserrietako animaliekin arazoak sortzeko aukerak txikitu egin behar dira”.