Gaurkotasuna

Atzealdea

Aurtengo Euskal Txiste Grafikoen lehiaketako sari banaketa egin da

Larunbata eguerdian burutu zen Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoan Neguko Jardunaldien barnean antolatzen den aurtengo Txiste Grafikoen Lehiaketako sari banaketa. Arantxa Berrotaran Euskara zinegotzia bertan izan zen.

2017·11·28

A mailan (16 urtetik gorakoentzat) Oliver del Valentzat izan da lehen saria eta Lara Elisabeth Goicoechearentzat bigarrena; B mailan (12 eta 16 urte bitartekoentzat) Nahikari del Val eta Eveline Luana Rusanda izan dira sarituak, eta D mailan aldiz, 12 urtetik beherakoentzat, Mara Curiel eta Jon Etxebeste.

Denetara 225 lan aurkeztu dira aurtengo ediziora, 3 A mailan, beste 117 B mailan eta 105 D mailan. Epaimahaia Antton Olariaga eta Iñaki Arzakek osatu dute,eta Karmelo Goikoetxea idazkari lanetan.