Gaurkotasuna
Atzealdea

Ate irekiak datorren astean nautikaz gozatu ahal izateko

Maiatzaren 22tik 26ra Hondarribiko eta Irungo sektore nautikoko enpresek ateak zabalik jardunaldia antolatu dute, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, joan nahi duen jende guztiarentzat. Aurkezpena burutu berri da Kirol Kaian, eta han izan dira Txomin Sagarzazu Alkatea, Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotzia eta alorreko hainbat profesional.

2019·05·17

Hondarribiko Alkate den Txomin Sagarzazuk adierazi duenez,  “helburu nagusia da herritarrek lehen eskutik ezagutzea eskualdean dagoen eskaintza nautiko handia”.

“Aktibitate ugari proposatu nahi ditugu, itsasoa guztioi gerturatuz. Hortaz, izena ematen dutenek paseo bat egin ahal izango dute Katamaranean, snorkela egin, bela bataioa egin, Surfa egin, bela arinean nabigatu edo padel surfa edo Kayak probatu” gehitu du Sagarzazuk.

Uda iristear dagoenean azken 5 urte hauetan egiten ari den ekimena da hau. Garai ezin egokiagoa itsasoak eskaintzen dizkigun aukerez gozatzeko eta jarduera ugari egiteko honako enpresa hauei esker: Estatxa, Jolaski, Navegavela, Buceo Hondarribia, Hondarribiko Klub Nautikoa, HS2 Surf Center, Kayak Basque Country, Central Surf eta Santiagotarrak, guztiak Hondarribikoak, azkena izan ezik, hura Irungoa baita.

Bestalde, Maria Serranok Turismoko zinegotziak esan du: “egun hauetan, nahi duten guztiek doan probatu ahal izango dituzte eskaintzen diren jarduerak eta haiekin gozatu, eguraldiak uzten badu”.

“Hondarribia Euskadi bete-betean da eta Euskadi itsasoa da. Gure enpresa lokalak ur eta aisi-turismoarekin hazi daitezen nahi dugu, eta bizilagunen artean  ezagutzera eman ere,  haiek gozatu dezaten” gehitu du Serranok.

Egun bat lehenago bitarte eman daiteke izena posta elektronikoz: turismohondarribia@bidasoaturismo.com, telefonoz 943 57 61 02 eta Matxin Artzu kaleko turismo informaziorako bulegoan.