Gaurkotasuna

Atzealdea

Astelehenetik Liburutegia itxi egingo da Zuloaga Etxerako garraioa burutzeko

Udan ez da liburutegi zerbitzurik egongo, 55.000 liburuen inbentarioa, xahuketa, antolaketa, garraioa eta gune berrian antolaketa lanak burutzeko

2017·06·16


Zuloaga Etxea Udal Liburutegiaren eraikineko proiektua azken fasera heldu da. Obra amaitu da eta Udalak jaso egin du ziurtagiri guztiekin Moyua enpresak lanak egin ondoren. Hurrengo urratsa, Biteri kalean dagoen behin-behineko liburutegitik Zuloaga Etxerako pausua ematea da.

Faseak eta epeak honakoak izango dira:

* Ekainaren 19an Biteri kaleko behin-behineko liburutegia itxiko da.

* Ekaina eta uztaileko lehen hamabostaldian inbentarioa eta xahuketa lanak egingo dira, liburuak prestatu eta aldaketa antolatu.
* Bitartean, uztaila bukaerarako altzari berri guztiak jarriko dira Zuloaga Etxe berrituan.
* Uztailaren bigarren hamabostaldian liburuak Zuloagara eramango dira. Denetara 55.000 liburu dira.
* Abuztuan eta irailean, liburuak antolatu egingo dira, Zuloaga Etxe berrituko apaletan jarri eta zerbitzua prestatu.
* Urriaren hasieran liburutegia ireki egingo da, Zuloaga Etxe berrituan.

Beraz, udako hilabeteetan ezin izango da liburutegi zerbitzurik eskaini, ezinbestekoak diren pausu guzti hauek eman behar dira eta.