Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Astelehenean irekitzeko asmoa duten herriko ostalariei oharra

Terrazak eta inguruak antolatzeko lanetan dabil Udala, eta nork ireki behar duen jakitea ezinbestekoa da

2020·05·06


Datorren astelehenean maiatzak 11, Estatuko Gobernuak joan den asteartean onartu zuen “Normaltasun berri baterako trantsiziorako plana” delakoaren Lehen Fasea jarriko da abian. Fase horretan emango den pausuetako bat, ostalaritzako terrazak %50ean ireki ahal izango dutela da.

“Hori dela eta, Udala herriko terrazen eta inguruen antolamendua egin nahi du” esan du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Gaur egun establezimenduak itxita daudenez, ezinbestekoa da Udalarentzat jakitea zeintzuk irekiko duten bere establezimendua astelehena maiatzaren 11n”.

“Horregatik eskatzen dugu osteguneko eguerdiko 12:30ak aurretik hirigintza@hondarribia.eus postara idaztea, edota 943 111261 zenbakira deitzea, antolamendu lanak bizkortzeko” amaitu du Carrionek.