Gaurkotasuna

Atzealdea

Astelehenean hasiko dira Iturriberriko biribilgunea egonkortzeko lanak

Udalak Iturriberriko biribilgunean hobekuntza lanak astelehenean hasiko ditu. Aurrrekontua 401.600 euro gehi BEZ-ekoa da eta Construcciones Moyúa izango da enpresa eraikitzailea.

2019·01·04


Udalak Iturriberriko biribilgunean hobekuntza lanak astelehenean hasiko ditu. Aurrrekontua 401.600 euro gehi BEZ-ekoa da eta Construcciones Moyúa izango da enpresa eraikitzailea.

Denborak eta trafiko astunak gunea ahuldu egin dute, eta bertan egindako ikerketa teknikoek aholkatzen dutenez, ezinbestekoa da biribilgunearen azpiko lurren hustuketa eta berriro ere lurrez bete eta horma berri bat egitea.

Obrak nagusiki biribilgunearen zati bati eragingo dio, baina trafiko aldetik zenbait aldaketa izango ditu:

  • Eroskiko biribilgunetik dagoen sarrera itxi egingo da. Gernikako Arbolara dihoaztenak bakarrik pasa ahal izango dira.
  • Portutik igotzen direnak, nahitaez eskuinera egin eta Sokoa aldera joan beharko dute.
  • Soroeta auzotik ezingo da biribilgunera heldu, eta Sokoatik izango da irteera.

Obrak dirauen bitartean, Harresitik hurbil dagoen bidegorri eta oinezkoen bidea itxi egingo da.