Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteburu honetan VI. Txakurkrossa izango dugu Higer itsasargi inguruan

Larunbat arratsaldean eta igande goizean Txakurkrossa izango dugu seigarren urtez Hondarribian.

2020·01·22


Larunbat arratsaldean eta igande goizean Txakurkrossa izango dugu seigarren urtez Hondarribian. Euskanikross Kirol Elkarteak antolatua, Higer Itsasargiko inguruetan burutuko da larunbatean eta igandean.

Ekitaldia larunbateko 17:00etan hasiko da Bikejoringeko 3,5 kilometroko proba batekin. Proba horretan, txakurrak korrika egiten du eta pertsona bizikletaz joaten da, beti ere lasterketa protagonistaren erritmora egokituz. Ondoren, 19:00etan, gaueko Txakurkrossa egingo da, 4,4 km-ko distantzia izango duena.

Igandeko jardunaldia 9:00etan hasiko da Bikejoring beste proba batekin, oraingoan 7km-koa; ondoren ospatuko dira 7,2 km-ko Txakurkross absolutua (10:30etan) eta oinez egingo den Herri Martxa (11:45), 2,7 km-koak biak, eta Txikientzako Txakurkrossa (50-200 m) 12: 15ean. Azkenik, 12:30etan sariak banatuko dira. 

"Hondarribiak seigarren urtez jarraian hartuko du ekitaldi hau, oso polita eta ikusgarria den diziplina baten inguruan. Alde horretatik, azpimarratzekoa da urtez urte gora egin duela parte-hartzeak, eta seigarren edizio honetan 140 parte-hartzaile inguru izango direla ", adierazi du Kalixa Silanes Kirol zinegotziak. "Herritarrei dei egin nahi nieke asteburuan zehar itsasargitik gertu dagoen Talaia Bidea ikustera joan daitezen, ikusteko kirol duina baita".