Gaurkotasuna
Atzealdea

Asteburu honetan Hondarribiak Erdi Aroko Azoka ospatuko du

Halaber, XII. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa aurrera dijoa. Egun hauetan Erdi Aroko jitea duten pintxoak dastatu ahal ditugu Hondarribiko Enbata, Biondar, Sardara, Rafael, Tatapas, Larra eta Danontzat tabernetan.

2019·06·05


Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren 22. edizioa bertan ospatuko baita. Aurkezpena gaur goizean burutu da, Kultura zinegotzia Kalixa Silanesen eskutik.

Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian. Aintzinako Kanpamendua, Arabiar haima, Aintzinako tresnen erakusketa eta askoz gehiago izango dugu Alde Zaharreko kaleetan zehar.  

Kalixa Silanes Kultura zinegotziak dioenez, “ezinbesteko ekimen batean bilakatu da Erdi Aroko Azoka eta geroz eta eremu gehiago hartzen ditu gune historikoan. Denetatik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, kontu kontariak, ardiak eta abar. Guztira 80 postu baino gehiago egongo dira”  

Halaber, “bi egunetan zehar tailer ezberdinak egongo dira adibidez lore, buztina edo beira puztua tailerra. Musika eta antzerkia ere protagonista izango da kaleetan zehar”, gehitu du Silanesek. 

Igandean arratsaldeko 19:30ean Itsas Etxea Auditoriumean ekitaldi berezi bat izango dugu . Axut!, ArteDrama eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen eskutik. Sarrerak 8 eurotan saltzen dira, 4 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ostiralerarte ARMA PLAZAn, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean eta emanaldia hasi baina bi ordu leheneago lehiatilean.


Pintxo lehiaketa abian da 

Halaber, XII. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa aurrera dijoa. Egun hauetan Erdi Aroko jitea duten pintxoak dastatu ahal ditugu Hondarribiko Enbata, Biondar, Sardara, Rafael, Tatapas, Larra eta Danontzat tabernetan. Mendeetan atzera iberiar penintsulan eskura zitezkeen osagaiak bakarrik dituzte pintxoak 

Lehiaketak Erdi Aroko Pintxo Onenarena ez ezik, herritarren Saria ere banatuko du. Boto gehien jasotzen duen tabernak eskuratuko du. Parte-hartzaileen artean, Lizarran asteburua pasatzeko aukera zozkatuko dute.

Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketa

Beste aldetik, ekainaren 17arte ARMA PLAZAn iazko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketan parte hartu zuten lanen erakusketa irekita dago. Hortaz gain, aurtengo ediziorako ere lehiaketa berri bat deitu da. Parte hatu nahi dutener uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute beren lanak BAZen.