Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteazkenetik ostegunerako gauean Higer Bidean lanak egingo dira

Bihar gaueko 22:00etatik osteguneko goizeko 08:00ak arte Higer bidea moztuta egongo da goranzko zentzuan, Txingudiko Zerbitzuak egiten ari den menditik datozen euri urak jasotzeko obran burutu beharreko lan konkretu bati ekiteko.

2020·06·02


Bihar gaueko 22:00etatik osteguneko goizeko 08:00ak arte Higer bidea moztuta egongo da goranzko zentzuan, Txingudiko Zerbitzuak egiten ari den menditik datozen euri urak jasotzeko obran burutu beharreko lan konkretu bati ekiteko.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “gorunzko zentzuan ezin izango da joan eta nahitaez  Kai Berritik igo beharko da eta gero bai Higer Bidetik jaitsi. Lurpean zenbait hodi handi sartu behar dituzte eta ezinbestekoa da errepidea moztuta egotea. Lanak gauez egingo dira oztopo gutxien sortzeko trafikoari”.

“Hortaz gain, datorren astelehenetik asteazkenera, ekainaren 8tik 10era, Higer bidea itxi egin beharko da errepidearen asfaltatze lanak egiteko. Nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, Kai Berritik, trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko delarik” amaitu du Carrionek.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web