Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteazkenean itxiko da Euskarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Hondarribiko Udalak deitutako 2021eko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdira aurkezteko epea asteazkenean, irailaren 15ean itxiko da.

2021·09·13

Herritarrek BAZen zein www.hondarribia.eus gunearen bidez egin ahal izango dute, eta elkarte, entitate edo ikastetxeek web gunearen bide egin beharko dute.

“Berritasun moduan, aurten euskalduntze eta alfabetzatze ikastaroak egin dituzten herritarrei zuzendutako laguntza bikoiztu baina gehiago egin dugula da, 7.000 eurotik 17.000ra igaro delarik” esan du Maria Serranok, Euskara zinegotziak.

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura. Guztira 37.600 euro banatuko ditu Udalak.

. 16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800€)

. Euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000€)
. Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek, baita euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (17.000€)
. Kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800€)
. webgunea euskaratutakoek (2.000€) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.