Gaurkotasuna

Atzealdea

Artisauak, elikadura, erraldoiak eta herri kirola igandean Alde Zaharrean

Udaleko Kultura departamentuak antolatzen duen Herri Giroa igande honetan izango da. Hogeitazortzigarreni urtez jarraian, honako egitaraua izango du aurten ekimenak.

2018·08·01


Udaleko Kultura departamentuak antolatzen duen Herri Giroa igande honetan izango da. Hogeitazortzigarreni urtez jarraian, honako egitaraua izango du aurten ekimenak.

10:00etan: Arma Plazan, San Nikolas kalean  eta Bretxan, artisau eta elikadura azoka. 25 artisauk  inguruk parte hartuko dute. Goizean 10:00etatik hasita, haurrentzat sehaskagintza eta haur zein helduentzat txalaparta saioak Skola Musik-en eskutik.

12:00etan: Izugarria Erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko da, Portuan eta Alde Zaharrean

12:30ean: Sagardo dastamena (doan Bretxan)

12:30ean: Erraldoien dantza Izugarria konpartsaren eskutik Arma Plazan

13:00etan: Dantza erromeria Meakako Adixkideak dantza taldearen eskutik

17:00etan: Artisau eta Elikadura Azokaren jarraipena

17:00etan: Zubietako joaldunak (Alde Zaharretik Portura eta gero berriz Arma Plazara)

18:00etan: Sagardo dastamena  Bretxan eta herri kirol erakustaldia Arma Plazan. Ugaitz Mugerza eta Iker Vicente aizkolariak, eta Aimar Irigoien harrijasotzailea.

19:00-20:00: Trikitilarien emanaldia Arma Plazan