Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
GAURKOTASUNA
Atzealdea

Arrakasta itzela gaztelekuak antolatutako Scape Roomean

Aste honetatik Aurrera Gabon oporretako ekintzak aurkeztuko dituen kartel lehiaketa martxan da.

2019·11·05


100 gazte inguruk parte hartu du Saindua gaztelekuko hezitzaileek prebentzio komunitarioko hezitzaile zein gazte boluntarioekin batera antolatutako ekintzan.

Urriaren 31an burututako Scape Room ekintzari jarraipena eman behar izan zion gaztelekuak azaroaren 2an, aurreko egunean parte hartzeko tokirik izan ez zuten gazteei aukera luzatzeko.

 

Scape Room, denbora eta abilezia

Scape Room azken urteen ezaguna egin den aisi ekintza formatu bat da non talde batek itxitako esparru edo gela batetik ateratzeko froga ezberdinak gainditu behar dituen ahalik eta denbora gutxienean.

Formatu edo aitzaki hau erabilita, etorkizuneko plastikoz beteriko egoera beldurgarri batetatik ateratzeko erronka aurkeztu zieten gaztelekuko eremura taldeka sartu ziren parte hartzaileei.

Ekintza komunitario honek, ezustekoan harrapatu ditu antolatzaileak: “Izan duen arrakasta pentsatu genuena baino haundiagoa izan da. Larunbatera zabaldu genituen paseak, ostegunean egin gabe gelditu ziren gazte horientzako. Totalean 100 gazte inguruk parte hartu du ekintzan. Hurrengo urtera begira formatoa hobetu egingo dugu gazteleku berriaren ekintza erreferente bihurtu dadin.”

 

Gabon oporretako ekintzen zabalpenerako kartel lehiaketa martxan

Azaroarekin batera, hasi dira aipatu zerbitzuetako hezitzaileak gabonetako opor garaian burutuko diren ekintzen prestakuntzarekin. Horretarako Batxilergoko ikasleen artean kartel lehiaketa proposatu dute urte amaieran antolatzen diren ekintzetako irudia aukeratzeko. Azaroaren 26tik 19ra bitarte, eskuz zein formatu digitalean egindako lanak Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte 6) entregatzeko aukera egongo da.