Gaurkotasuna

Atzealdea

ARMA PLAZA Fundazioaren hausnarketa estrategikoa eta eragin sozialaren inguruan

ARMA PLAZA Fundazioak egindako hausnarketa estrategikoa eta eragin soziala neurtzen duen IKEI enpresak egindako lana gaur bertan azaldu da prentsaurrekoan.

2017·11·21


ARMA PLAZA Fundazioak egindako hausnarketa estrategikoa eta eragin soziala neurtzen duen IKEI enpresak egindako lana gaur bertan azaldu da prentsaurrekoan. Han izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta ARMA PLAZA Fundazioko presidentea, Lide Salvador IKEI enpresako bazkidea eta Nerea Zaldua, proiektuaz arduratu den IKEIko teknikaria.

Txomin Sagarzazuk esan duenez, “2017an zehar landu den ikerketa estrategikoa da, Patronatoan onartu ondoren. ARMA PLAZA Fundazioaren gogoeta estrategikoa eta eragin soziala neurtzea eskatu genion IKEI-ri. Lan horren lehen zirriborroa uztailean aurkeztu ziguten, joan den ostegunean Patronato bileran eskaini genuen, eta ostegun honetan barne-bilera monografiko bat deitu dugu patronoei begira azterketa zehatzago bat egiteko, eta hurrengo Patronato saio batean, pausu berri bat eman. Gaurtik aurrera www.armaplaza.eus gunean zintzilikatu da”.

“Arma Plaza Fundazioa (APF) Hondarribiko ondare historiko-arkitektonikoa, naturala eta paisaiakoa kudeatzeko, mantentzeko eta hedatzeko helburuarekin jaio zen duela bost urte” esan du Nerea Zalduak.

“Jarduera hauek aurrera eramateko” esan du Lide Salvadorrek, “APFk lanaldi erdia duten hiru pertsonez osatutako kudeaketa taldea dauka eta taldea dedikazio partziala duten 13 pertsonekin osatzen da (urteko momentu zehatzetan, jaiegunak edo uda). Pertsona talde honek dedikazio honekin, urteko jardunaldian eta dedikazio osoan 5,1 enplegu suposatzen dute, eta hauetatik, 1,5 enplegu APFren jardueren diseinua, antolaketa eta kudeaketara bideratzen dira; 1,8 enplegu bisita gidatuei dagokie eta 1,8 enplegu TIP-APFn bisitariak artatzera bideratzen dira, azken hauek Bidasoak Bizirikekin partekatuta”.

Nabarmendu behar da, bisitariak artatzeari dagokionez, Arma Plaza -TIP Euskadiko lehen udalerria dela 87.401 bisitarirekin, hiru hiriburuen atzetik eta Hondarribiaren atzetik Guardia (82.907), Gernika (75.815) eta Zumaia (48.691) aurkitzen ditugu. Aipatu behar da bisitari atzerritarrek garrantzia nabarmena dutela (%36a) eta bereziki frantsesak (%23a, Gipuzkoan %12a diren bitartean).

Azkenik, hirugarren lan ildoa proiektuan 28-30 elkarrizketa egin dira (patronoak, hornitzaileak, eragileak, kolaboratzaileak, espezializatutako eragileak…) eta kontrasteko bi saio (barnekoa eta kanpokoa), hausnarketa honetako elementu kualitatiboa eskaintzen dutenak.

Dokumentu osoa irakurtzeko: http://www.armaplaza.eus/eu/proyectos-2/jarduerak/301-reflexion-estrategica-e-impacto-social-de-arma-plaza-fundazioa-2