Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Arantxa Tapia Sailburua eta Bittor Oroz Sailburuordea Hondarribian izan ziren atzo NerBreen enpresa bisitatzen Txomin Sagarzazu Alkatearekin batera

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua den Arantxa Tapia eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuorde den Bittor Oroz atzo Hondarribian izan ziren bertako Alkate den Txomin Sagarzazurekin batera, Zimizarga auzoan dagoen NerBreen enpresa bisitatzen.

2019·02·21

Enpresako zuzendari eta teknikariek bisita gidatu bat egin zieten, arrain eta landareen hazkuntza sistemaren prozesu osoa azalduz, azken teknologiak prozesu biologiko naturalekin nola uztartzen diren, eta hala, jasangarriak eta efizienteak diren sistemak sortzen direlarik. Ura, energia, eta elikagaien formulazioa eta osagaiak era jasangarrian kudeatzen direla azpimarratu zen.

NerBreen proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpegitura departamentuaren babesa dauka, ekonomiaren dibertsifikazio estrategiaren barnean. Helburua, Euskadiko industriaren garapen teknologikoari bultzada ematea da, kasu honetan akuikulturaren alorrean.