Gaurkotasuna

Atzealdea

Antzerki tailer berria astelehenean hasiko da

Kultur Etxean izango da 19:15ean hasita, eta izena bertan eman beharko da egun berean

2017·01·11


Hirugarren urtez antzerki tailerra izango dugu Kultur Etxean. 2015ean hasi zuen ibilbidea, eta iaz egonkortu ondoren, datorren astelehenetik aurrera Kultur Etxean martxorarte antzerki tailerra izango dugu.

“Taldeak oso lan ona egiten du” esan du Kalixa Silanes Kulturako zinegotziak. “Udaletik asko eskertzen dugu egiten duten lana, eta hiriko kultur eskaintzari egiten dioten ekarpena. Datorren astean hasiko da hiru hileko ziklo berri bat eta ziur ongi joango dela”.

Eduardo Galarzak tailerraren dinamizatzaileak esan duenez, “erabat egonkortua dago tailerra. Ikusi besterik ez da azken asteotan Kultur Etxean egin dugun saioa errepikatu behar izan dugula ikusleak kanpoan geratu behar izan direlako. Pozik gaude eta aurrera segitzeko asmotan”.

Hitzordua datorren astelehena urtarrilaren 16n izango da 19:15ean. Tailerra astelehenero izango da martxoa bitarte 19:15etik 21:15era, Alde Zaharreko Kultur Etxean