Gaurkotasuna

Atzealdea

Andres Indurainen 'Anónimo' lanak irabazi du Aste Santuko Argazki Lehiaketa

Andres Indurainek lortu du Aste Santuko Argazki Lehiaketako argazki onenaren saria. Bere ‘Anónimo’ argazkia da, hain zuzen, garailea.

2018·08·09


Andres Indurainek lortu du Aste Santuko Argazki Lehiaketako argazki onenaren saria. Bere ‘Anónimo’ argazkia da, hain zuzen, garailea. Bigarren, Javier Salaverria izan da “Aterpean” lanari esker, eta hirugarren, Miguel Angel Prado, “El féretro y la guardia” delakoaren egilea. 500, 400 eta 300 euro jaso dituzte, hurrenez hurren.

58 argazkik hartu dute parte, guztira, lehiaketan. Epaimahaia Mikel Etxeberria, Floren Portu eta Julian Lazkanotegi argazkilariek osatu dute, eta Goio Uriarte Kultura teknikariak egin ditu idazkari lanak.