Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Amuteko padurak berriz irekita jasotako abisua errealitatearekin bat ez zetorrela ikertu ondoren

•Ertzaintza eta Udaltzaingoak egindako ikerketak sugegorririk ez dagoela ondorioztatu du

2019·02·22


Amuteko paduretan sugegorri pozointsu bat ikusia izan zenaren hiritarrengandik jasotako abisua errealitatearekin bat ez datorrela frogatu dute Hondarribiko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak. Hala, atzo itxi egin ziren padurak berriz ireki egin dira.

“Udalak eskertu egin nahi die atzo egun osoan etengabe lanean aritu ziren profesional guztiei: Hondarribiko Udaltzaingoa, Ertzaintza, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta esker bereziak eman ere Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologo bolondresei”.

“Denen artean lankidetza eta kolaborazio egokia erakutsi zuten eta hori goraipatu beharrean gaude. Ikerketa oso azkar egin da eta berriz normaltasunera itzultzeko moduan gaude, eta Jaitzubia eta Amuteko padura ederretaz gozatzeko aukeran” esan du Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak.

Pertsona ikertu bat

Javier Garcia Irungo Ertzainetxeko Ikertzaileen Buruak esan duenez, “Hondarribiko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak egindako ikerketaren ondoren, abisua faltsua zela ondorioztatu genuen, eta pertsona bat ikertuta (inputatuta) geratu da”.

“Espediente osoa justiziara eramango dugu, abisuaren ondoren baliabide ugari aktibatu baitira, polizialak eta emergentziakoak, baita beste batzuk ere, gero ezertan geratu direnak”.