Gaurkotasuna

Atzealdea

Amute-Kostako auzolagunak eta La 3 karroza eta konpartsetan garaile

Atzo Areto Nagusia goraino bete zen Inauterietako lehiaketa desberdinetako sari banaketaz gozatu ahal izateko

2017·02·28


Udaletxeko Areto Nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Turismo departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu da 19.30ean. Bertan izan dira aurkezle moduan Kalixa Silanes Kultura zinegotzia, Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia, Goio Uriarte Kultura teknikaria, Udaleko hainbat zinegotzi, eta nola ez partehartzaileen ordezkaritza zabal bat.

2017ko karroza lehiaketako lehen saria Amute-Kostako Auzolagunak taldeak irabazi du, bigarren La 3 sailkatu da eta hirugarren ‘Honyarbiko dantzariak’ geratu da.

D taldeko konpartsa lehiaketan, lehen saria La 3-ena izan da, bigarrena ‘Txotxuak’ geratu da eta hirugarren Amute-Kostako Auzolagunak taldea sailkatu da.

A konpartsen (bakarkakoak) saria Guillermo Sodupek irabazi du, B konpartsena (2 eta 5 pertsonek osatutakoa) Mendialde Taldeak irabazi du eta C konpartsena (6 eta 15 pertsonek osatutakoa) hutsik geratu da. Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena Santiagoko Debruak-ek irabazi du.

Kartel Lehiaketan, eta Inauteri zein Gabonetako Erakusleiho Lehiaketetan irabazi dutenak ere ekitaldian izan dira.