Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

AMUA KLUBA 2020

calendarioNOIZ Urtarrilaren 25a • Egitarauaren arabera
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Amua Jaialdia Hondarribira itzuliko da asteburu honetan

·18:00etan 'Alta Fidelidad' filma proiektatuko da jatorrizko bertsioan; 20:00etan, berriz, 90eko hamarkadako bideoklip maratoi bat hasiko da.

Amua Jaialdia 2020rako lehen hitzorduarekin itzuliko da asteburu honetan: 90eko hamarkadari eskainitako saio berezi batekin hain zuzen. Amua Kluba-ren barruan, ekitaldia datorren larunbatean, urtarrilak 25, izango da Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean.

"Jaialdia antolatzen den hirugarren urtea da hau, eta aurreko urteetako arrakasta nabarmendu behar da, auditoriuma beti bete da eta. Aurten handitu egin ditugu AMUAri emandako diru-laguntza eta hori dela eta, azaroan egingo den jaialdiaz gain, beste hiru mikro-jaialdi antolatuko dira, larunbatean hasita", adierazi du Kalixa Silanes Hondarribiko Udaleko Kultura zinegotziak.

Horren harira, Ernesto Toledo Zinemaldiaren sortzaile eta zuzendariaren esanetan, "Oso pozik gaude Udalari esker eta Hondarribiko herritarren babesari esker ekitaldia zabaldu ahal izan dugulako. Aurten bi kontzeptu sortu ditugu: batetik, Amua Kluba, asteburu honetako ekitaldia bere baitan hartzen duena, beste bat maiatzean eta bestea irailean, eta, bestetik, azaroko ekitaldi indartsua".

Proiekzioak Itsas Etxean eta musika DJekin

Larunbateko hitzordua 18:00etan hasiko da 'Alta Fidelidad' kultuzko filmaren jatorrizko bertsioaren proiekzioarekin. Ondoren, 20:00etan, 90eko hamarkadako bidaia musikala proposatzen du AMUAk pantaila handian, Spike Jonze, Michel Gondry eta Chris Cunningham zuzendarien garai hartako bideoklip-en maratoi baten bidez.

Sarrerak doan izango dira eta 16:00etatik aurrera auditorioko leihatiletan gonbidapenak jaso behar dira.

Gauean, gainera, AMUA DJ Set, 90eko hamarkadako hit-ak jarriko dituena, eta Dj Erimaya, biniloaren eta etiketarik gabeko musikaren zale gazte hondarribiarra, arituko dira Uxoa Pub-ean.

Bigarren hitzordua maiatzean

Amua Klubaren barruan, maiatzean, 'We Are the Moods' egingo dute, Mod musikaren inguruko ekitaldia. "Musika mota hori Ingalaterran 60ko eta 70eko hamarkadetan izan zen kultura horrekin guztiarekin lotuta dago, scooterrekin zihoazen modernoen eskutik", azaldu du Toledok.

Maiatzeko hitzordua bi jardunalditan zehar egingo da: ostiral 1 arratsaldean eta larunbata 2an. "Radio3 bere saiorik ikusienarekin itzuliko da, 'El Sótano', eta Cooper Los Flechazos taldeko abeslari ohiak parte hartuko du. Cooper Espainiako Mod musikaren erreferentea da eta bere liburua eta binilo bilduma aurkeztuko ditu gainera", kontatu du Toledok.

"Larunbatean Mod musika talde euskaldun bat arituko da. Gainera, Cooper eta Diego elkarrekin arituko dira DJ-en zereginetan", gaineratu du.

Azkenik, Kalixa Silanesek Ernestori eskerrak eman dizkio, "ekitaldi hau antolatzeko orduan erakutsi duen grina eta profesionaltasunagatik, kultur abanikoa zabaldu eta genero eta formatu ezberdina eskaintzeko aukera ematen digu gainera".

 

Informazio erlazionatua

 

Amua 2020 urtarrila