Gaurkotasuna

Atzealdea

Amua, disko eta musika jaialdia ostiral eta larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean

Ostiralean eta larunbatean, azaroaren 2 eta 3an, jaialdi berri bat izango dugu Hondarribian: ‘AMUA musika eta diska festibala’. Aurkezpena Udaletxean egin da Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia eta Ernesto Toledo antolatzailea bertan izan direlarik.

2018·10·30


Ostiralean eta larunbatean, azaroaren 2 eta 3an, jaialdi berri bat izango dugu Hondarribian: ‘AMUA musika eta diska festibala’. Aurkezpena Udaletxean egin da Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia eta Ernesto Toledo antolatzailea bertan izan direlarik.

Kalixa Silanes zinegotziak dioenez, “gure kultur eskaintza zabalaren barnean eskaintza berri bat dakargu oraingoan. Amua jaialdiaren lehen edizioa, musika eta kultura protagonista diren ekitaldi honetan, ostiral eta larunbatean herritarrei eta bisitariei Itsas Etxea Auditoriumera hurbiltzeko gonbitea egin nahi diet”.

Ernesto Toledo antolatzaileak jaialdiaren informazioa eman du. “Irabazi asmorik gabeko jaialdia da, bere asmoa musikaren munduan harremana duten profesio desberdinen arteko errealitatearen egoera publiko zabalari jakinaraztea da. Eskerrak eman nahi dizkiot Udalari, haseratik izan duen jarrera baikorragatik, laguntzeko prest agertu da eta lehen unetik”.

Denetatik izango dugu ostiral eta larunbatean Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean musika eta diska azoka izango da, zenbait DJ emanaldi, adibidez Jesus Bombin, Bisonte, Eddie Mae edota Alex Casulla. Bestalde, larunbatean Felipe Cabrerizok “Expediciones polares” liburua aurkeztuko du, eta ‘Radio 3’ irratirako programa bertan grabatuko da. Joseina Etxeberria ezagunak musika eta irrati tailerra eskainiko du ere larunbatean 12:00etan.

Beste alderdi garrantzitsua, filmeena da. Ostiralean 20:00etan ‘Bohemian Rhapsody’ filmearen estreinaldia egingo da, larunbatean 11:00etan ‘Goazen 5.0’ lehen kapituluaren aurrestreinaldia, larunbata 16:30ean ‘Patti Cakes’ filmea eskainiko da, eta amaitzeko, larunbatean 19:30ean ‘Black is beltza’ ikus ahal izango da.

Informazio osoa www.amua.eus gunean dago. Filmeetako sarrerak ARMA PLAZAn erretiratu behar dira.