Gaurkotasuna

Atzealdea

Amaitu dira Biteri kaleko espaloien hobekuntza lanak

Azken bi asteetan egin dira eta Talaia Biteri ikastetxearen aurrean zentratu dira

2017·02·15


Biteri kalean egokitze lanak burutu ditu Hondarribiko Udalak. Kalearen hasieran dagoen udal orubean, Talaia Biteri Ikastetxearen aurrean, espaloia osatu egin da aurretik zegoenaren irizpidea jarraituz, eta une berean oruberako sarrera eta irteera hobetu egin da.

Lanak Urbycolan enpresak egin ditu eta aurrekontua 39.593’70 eurokoa izan da.