Gaurkotasuna

Atzealdea

Ama Guadalupekoa Judo Txapelketa asteburuan Jostaldi pilotalekuan

25 urte betetzen dituen konpetizioak aurten 25 urte betetzen ditu

2017·01·17


Jostaldi pilotalekuan asteburu honetan Espainiako XX. Ama Guadalupekoa Judo Nazioarteko Txapelketa izango da, kadete kategorian. Euskadiko 400 kirolarik hartuko dute parte mende laurden bete dituen konpetizio honetan.

Parte-hartzaileak 2000, 2001 eta 2002 urteetan jaiotako kadete maskulino eta femeninoak izango dira. Txapelketa larunbatean 9:00etan hasiko da, Jostaldi pilotalekuan dauden lau tatamietan. Aurreikusita dago 18:00etan amaitzea.

Kalixa Silanes Kirol zinegotziak eskertu egin dio "Ama Guadalupekoa Judo Elkarteari ekintza antolatzeko egiten duen lan ona. Honelako txapelketa bat antolatzea lan handia da, eta jakin egin behar da baloratzen. Era berean nabarmendu nahiko nuke elkartean egunero gazte hondarribiarrei baloreak transmititzeko egiten den lana. Halaber, eskertu nahi nioke Gipuzkoako eta Euskal Federazioari eskainitako laguntza, izan ere guztion artean oso txapelketa ikusgarria antolatuko dugu. Hiritar guztiak ikustera gonbidatzen ditut”. 

Ostiral arratsaldetik Jostaldi pilotalekuan muntaketa lanak egingo dira eta kirolariak akreditatu eta pisatuko dira.  Gainera, aurten 20:15ean hitzaldi bat antolatu da pilotalekuan bertan, judoko lesioak prebenitzeari buruz.

Igande goizean stage eta topaketa bat egingo da, Gipuzkoako kirolari benjamin eta alebinekin.