Gaurkotasuna

Atzealdea

Alkatearen bandoa Urtezaharra eta Urteberria dela eta

Urtezahar eta Urteberri ospakizunak gainean ditugu, hain zuzen ere poza eta oroitzapenak bizi bizirik ditugun egunak; dena dela, ez dugu egun horietan zuhurtasun askirekin jokatzen.

2017·12·28


Urtezahar eta Urteberri ospakizunak gainean ditugu, hain zuzen ere poza eta oroitzapenak bizi bizirik ditugun egunak; dena dela, ez dugu egun horietan zuhurtasun askirekin jokatzen. Horri dagokionez, bereziki adierazi nahi dut erne ibili behar dela edari alkoholikoak edo gaitasun fisiko eta psikikoa aldatzen duten bestelako substantziak hartutakoan ibilgailurik ez gidatzeko, eta era berean petardoak edo bestelako material piroteknikorik ez erabiltzeko. 

Izan ere gogoan izan behar dira aurreko urteetan izandako gertakariak inguruko herrietan, eta soberan dago gogoratzea eraginak zeintzuk izan diren eta izan daitezkeen.

Hondarribiar nahiz bisitari guztiei gogorarazi nahi diet jarduera horiek direla-eta araudiak daudela, eta ondorioz arau-hausleei isunak jarri ahal zaizkiela.

Dena dela, bando honen asmoa ez da ohar hori egitea, baizik eta besteenganako errespetua eta zuhurtasuna sortzeko dei egitea, izan ere gertakari askotan kaltetuak suertatzen direnak ez dira eragin dituztenak, baizik eta hirugarren pertsonak, batere zerikusirik ez zutenak, eta haien ondasun eta bizitzak arriskuan ikusten dutenak.