Gaurkotasuna

Atzealdea

Alde Zaharrerako sarrerako obren bigarren fasea hasi da

Lanak orain Javier Ugarte kalean zentratuko da eta sartu zein ateratzeko Santiago Compostela kaletik egin behar da

2017·01·16


Hasi da Javier Ugarte eta Santiago Compostelako kaleak berriritartzeko lanen bigarren fasea. Ezaguna denez, ibilgailuentzako Hirigune Historikorako dagoen sarrera-irteera bakarra moldatzen ari da, eta oraik lanak Javier Ugarte kalean zentratuko dira.                       

Bigarren fasearekin batera, trafiko aldaketak abian jarri dira. Sarrerako eta irteerako trafikoa Santiago Compostelako kaletik zehar joango da. Javier Ugarte kalean semaforo bat dago sarrera arautzeko, eta Bordari kalean bigarren bat jarri da irteera egoki egiteko.

Hala autoek Javier Ugarte kaletik sartu eta eskubira egin beharko dute Santiago Compostelatik eta handik Bordari kalean Uria Harresira joan beharko dute. Irteera, Juan Labordatik jaisten hasi eta ezkerrera zuzenean Gipuzkoa plazatik aurrera, gero berriz Bordari kalera joan eta Santiago Compostelatik ateratzeko.

Gune hau amaitzen denean, Javier Ugarte kalearen hasieran jarraituko du obrak. Bi fase hauek Aste Santurako amaitzea aurreikusten da.

Gogoratu behar da obra urriaren erdialdean hasi zela eta sei hilabete eta erdiz luzatuko dela; aurrekontua 1.266.106 eurokoa da, eta lana Construcciones Moyúa enpresa egiten ari da.