Gaurkotasuna

Atzealdea

Alde Zaharreko trafikoaren inguruko bilera irekia

Datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan izango da Kultur Etxean

2017·06·29


Datorren asteazkenean uztailaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean, hiritarrekin bilera irekia egingo da.

Pasa den astean obrak amaitu ostean, trafikora ireki ziren Javier Ugarte eta Santiago Compostela kaleak, eta Udalak Alde Zaharreko trafikoaren inguruan egindako analisia aurkeztuko du bertan.

Hondarribiko hiritar orori irekitako bilera da.