Gaurkotasuna

Atzealdea

Alde Zaharreko bizilagunekin elkartu zen atzo Gobernu Taldea

Mendelu eta Amutekoen ondoren, hiritarrekin egiten den hirugarren bilera irekia izan zen atzokoa

2017·02·21


Atzo arratsaldez Alde Zaharreko bizilagunekin elkartu zen Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldea Kultur Etxeko bilera aretoan. Hara bertaratu ziren Txomin Sagarzazu Alkatea eta Gobernu Taldeko zinegotziak. Mendelu eta Amutekoaren ondoren, hiritarrekin egiten den hirugarren bilkura da.

Orain arteko formato bera jarraitu zuen atzoko bilerak. Udal Gobernu Taldearen 2015-2019 legealdiko Agintaldi Plana, 2017ko aurrekontuak eta aurtengorako egitea aurreikusita dauden 25 proiektu nagusiak aurkeztu ondoren, auzorako dauden egitasmoak azaldu ziren, baita bizilagunen kexa eta iradokizunak entzun ere.

Horietaz gain, hiri osoarengan eragina izango duten beste zenbait proiektu aipatu ziren, Amuteko biribilgunea, Jaitzubiatik Amutera joango den bidegorria eta aireportuaren egungo egoera kasu.

Bizilagunen kezka nagusienak Portu auzotik Alde Zaharrera igotzeko igogailu baten eskaera, Alameda inguruan komun publiko bat jartzea eta obretan dagoen Santiago Compostela kalean piboteak jartzerakoan garajeetako irteerak ongi neurtzea izan ziren.

Hurrengo hitzordua otsailaren 28an  izango da, Itsas Etxea Auditoriumean.