Gaurkotasuna

Atzealdea

Alde Zaharreko bizilagun eta dendariekin bilera egin da

Kultur Etxean ia 40 pertsona bildu zituen hitzorduan Udalak egindako trafiko ikerketa aurkeztu zen

2017·07·07


Asteazken arratsaldez Kultur Etxean bilera irekia egin zuen Udalak. Bertan, duela egun gutxi amaitu diren Javier Ugarte eta Santiago Compostela kaleen berriritartze lanen ondoren, trafikoaren inguruan aritzea izan zen helburua. 40 hiritar inguru bildu ziren bertan.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “iazko azaroan obra egin aurretik trafiko ikerketa bat egingo genuela adierazi genuen. Orain, behin obra amaituta, LEBER enpresak egindako ikerketa honen berri eman diegu hiritarrei, eta beraien proposamenak, kexak eta iradokizunak entzun”.

Sagarzazuk eta LEBER enpresako Josu Ramirezek esan zutenez, “egindako ikerketek diotenez, udako hilabeteetan Alde Zaharrera sartu eta ateratzen diren autoen %85 ez dago Alde Zaharrean erroldatua. Gainontzeko urtaroetan, portzentaia hori %80koa da. Aparkaleku eta garajeen kopurua gainera, Alde Zaharrean erroldatuta dauden auto kopuruarena baina askoz baxuagoa da”.

Hortaz gain, “trafikoaren zentzurako bi ibilbide proposatu genituen. Alde batetik, oraingo mantentzea, eta bestetik Jual Labordatik igo eta gero Urria Harresitik segi eta Santiago Konpostelatik jaistea. Biak oso antzeko proposamenak dira, abantaila eta eragozpenak aztertuta” gehitu du Sagarzazuk. “Alde Zaharreko trafikoaz hitzegiten dugunean, oso kontutan hartu behar dugu ere emergentzia zerbitzuen edota suhiltzaileen lana, seguritatea uneoro aintzat hartu behar dugu erabakiak hartzerako orduan”.

“Bileran zeuden bizilagun eta dendarien proposamenak eta kexak entzun genituen. Bakoitzak bere postura defendatzen du, normala den moduan, eta Udaletik proposamen orokor bat erabaki behar dugu, hiriarengan pentsatuz. Alde Zaharrera sartzeko baimenduen aldetik zenbait limitazio egin behar ditugula argia da, eta jasotako eritziekin, datozen astean erabaki bat hartu eta aditzera emango dugu” amaitu du Sagarzazuk.