Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Alarde Fundazioaren egindako erasoagatik oharra

Hondarribiko EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeak atsekabetuta gaude atzo Alarde Fundazioaren egoitzari egindako erasoagatik eta kondenatu egiten dugu.

2019·11·26


Hondarribiko EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeak atsekabetuta gaude atzo Alarde Fundazioaren egoitzari egindako erasoagatik eta kondenatu egiten dugu.

Era berean erakunde horrekin solidaritatea azaldu nahi dugu. Begirune eta zibismo eza ez dira, eta ez dira inoiz, inolako kausa aldarrikatzeko bidea izango.  

Azaroaren 25a erreferentziazko eguna bihurtu da gure gizartean aldarrikatzeko eta protesta egiteko: emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean gizarte osoaren eta erakundeen gaitzezpena ikusarateko eguna da. Hondarribiko Udalak ere bat egin zuen udal talde guztiek sinatutako adierazpen instituzional batekin.  

Hondarribiko Udaletik bizikidetzaren eta tolerantziaren alde lan egiten jarraituko dugu eta jakitun gara atzokoak bezalako ekintzek ez dutela elkarrizketarako giro emankorra eraikitzen laguntzen.