Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Aizkorak zorroztu & The Mia Wallace Band + Zazkel

calendarioNOIZ Azaroaren 16a • 22:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 6 € Leihatilan: Psilocybenea

Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace band

Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace band erritmo-orgien konbo eta koktel-ontzi leherkor surrealista, rock-makrobiotiko-frenetiko eta psikodelia tropikalaren aitzindariak, psychocurcumaz eta jenjibrefunkaz gainezka egiten duen Bilboko big-band-a da. 2014. urtean Reparaz anaien eta Ander Pikowsky-ren eskutik sortu zen. Bi disko argitaratu eta gero, Gazteako maketa leihaketako finalean aritu ziren eta kontzertu hori prestatzen ari zirela, taldea hirukote izatetik orgia handi izatera igaro zen. Handik aurrera, Lorelei Green, Xandra J. March, Ronaldo Bahia, Mandy Cienfuegos, Ales Orduna etaTxosk-ek familia handitu zuten, eta hurrengo kontzertuetan eta hirugarren diskoaren grabazioan, 2019ko udazkenean argitaratuko dena, parte hartu dute. Tremendo arroz con mango!!!!

ZAZKEL

Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Etxahun eta Asier izan ziren taldearen aurrekariak prestatu zituztenak, eta gerora Tolo, Irati, Axier, Oskar eta Piarres batu zitzaizkien. Txandakako bateriak izan ondoren, Piarres da orain perkusio lanetan ari dena. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Horrela, entzuleari dantzatzeko eta abesteko aukera ematen diote. Pop-Rock musika zein iturri desberdinetako estiloak dituzte eragin, eta aniztasun horretan oinarritzen dira konposizioetan. 2015ean argitaratu zituzten lehen kantak Beta maketan Raúl Villán teknikari lanetan aritu zela. 2016ko udaberrian lehen disko homonimoa grabatu zuten Garate Estudioetan Kaki Arkarazorekin. Urte horretan bertan Banden Lehiako irabazle suertatu ziren, eta 2017ko ekainean Leioako Pop-Rock lehiaketako hiru sari eskuratu zituzten: euskarazko kantarik onena (ERI, Zazkel. 2016), Pop talderik onena eta talde orokor onena. Estudioko bigarren diskoa 2017ko irailean publikatu zuten, *Ez Entzun* . Zazkel taldearen hirugarren lanak “ *Estatu kolpea* ” du izenburua eta Aizkorak Zorroztu taldearekin batera argitaratu du “ *Ezpata dantza* ” izeneko split diskoan. Zeberioko taldeak Negu Gorriak edo The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado edo Julio Iglesiasen estilo horterak ere aldarrikatzen dituzte bere azken lan honetan. Aipatzekoak dira metrika karratuetatik aldentzen diren konpasak, eta azpimarratzekoak sanple eta erritmo kutxekin sortutako bateria lerroak. Dantzarako erronka berria proposatzen dute Zeberiokoek. Kulturaren merkantilizazioaren aurka egiten du taldeak GPK-ko partaideen laguntzarekin. Horrez gain, transzendentalagoak diren hitzak eta musika talde baten eguneroko gora-beherak agerian uzten dituen gaiak dakartza. ESTATU KOLPEA!