Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Agenda 21aren II. Ekintza Planerako partaidetza saioa urriaren 23an

Udalak herritarrekin bigarren parte-hartze saioa egingo du datorren asteartean, urriaren 23an 18:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian. Hondarribia iraunkorrago bat helburu izango duen plangintzarako dokumentua, II. Ekintza-plana (2018-2030), izango da bileraren ardatza.

2018·10·17


Udalak herritarrekin bigarren parte-hartze saioa egingo du datorren asteartean, urriaren 23an 18:30ean,  Udaletxeko Areto Nagusian. Hondarribia iraunkorrago bat helburu izango duen plangintzarako dokumentua,  II. Ekintza-plana (2018-2030), izango da bileraren ardatza.

Tokiko Agenda 21 prozesuaren jarraipena egin ondoren, Udalak iaz I. Ekintza-plana berrikusteko beharra antzeman zuen, egungo beharrei behar bezala erantzuteko.

Hala, Tokiko Agenda 21en II. Ekintza-plana 2030 dokumentuaren osaketarako garrantzitsua izango da hasieratik Hondarribiko eragile guztiek eguneraketa prozesua ondo ezagutzea eta Hondarribiko beharren eta ezaugarrien arabera, prozesuak izango duen ikuspegia, irismena eta lehentasuna duten gaiak guztien artean ondo zehaztea eta adostea.

Udalak, Izadi 21 izeneko aholkularitza-taldearen laguntzarekin, maiatzean antolatutako herritarrei zuzendutako batzarra antolatu zuen. Bertan Hondarribiko I. Ekintza-planaren berrikuspen prozesua aurkeztu zuten.

Herriaren diagnostikoa landu ondoren, bigarren saio honek bi helburu ditu: alde batetik, Hondarribiko Agenda 21en diagnostikoaren emaitza nagusien aurkezpena egin eta bestetik, II. Ekintza-plana diseinatzeko pausoen azalpena ematea.

Horretarako, garrantzitsua da herriko entitateen, elkarteen, erakundeen, zein herriko eragile sozial eta ekonomikoen partaidetza.