Gaurkotasuna

Atzealdea

Adinekoen Omenaldi Bazkarirako txartelak irailaren 4ean banatuko dituzte Kasino Zaharrean

Bazkaria irailaren 10ean izango da, dohainik, Ardora jatetxean.

2017·08·23


Urteroko moduan, irailaren 10a, besteak beste, Hondarribiko Udalak antolatutako Adinekoen Omenaldi bazkariaren eguna izango da. Ardora jatetxean atondutako otordurako txartelak irailaren 4ean banatuko dira Kasino Zaharreko Adinekoen Egoitzan. Doakoak dira, eta 65 urte beteta eta Hondarribian erroldatuta dauden biztanleei luzatu zaie haiek eskuratzeko gonbita.

Txartelak eskatu ahal izateko bi txanda ezarri ditu Udalak: bata 10etatik 10,30etara, iaz baldintza guztiak bete arren bazkarira joan ez zirenentzako, eta 10,30etatik 12etara bestea, baldintzak betetzen dituzten gainerakoentzako. Tiketak eskatzeko NANa aurkeztu beharko da, eta laguneko gehienez bi txartel hartu ahal izango dira. Iritsitako hurrenkeran emango dituzte txartelak, eta alerik sobran bada, asteartean, hilak 5, 10etatik 12etarako tartean eskuratu ahal izango dira toki berean. 

Informazio gehiagorako: 943 11 12 91 (Gizarte Zerbitzuen Saila) edota 943 64 04 88 (Kasino Zaharra).