Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Adin guztietarako 91 ekitaldi egongo dira Hondarribiko Jaietan

2018ko Hondarribiko Jai Nagusietako egitarauaren berri eman dute gaur Udaletxeko Areto Nagusian Juan Luis Silanes Kultura arloko zinegotziak eta Arantxa Berrotaran, Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak.

2018·08·28


2018ko Hondarribiko Jai Nagusietako egitarauaren berri eman dute gaur Udaletxeko Areto Nagusian  Juan Luis Silanes Kultura arloko zinegotziak eta Arantxa Berrotaran, Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak.

Irailaren 6tik 11ra, 91 jarduera izango dira Hondarribiko kaleetan. Horien artean, haurrei zuzendutako 22,  gazteentzako 10, beste 41 denetarikoak eta 17 kirolekin loturikoak. 282.032 euroko aurrekontua du aurtengo egitarauak.

Kalixa Silanes Kulturako zinegotziak esan duenez, “ekintzen hartzaileak desberdindu baditugu ere, jaiak denontzat direla argi utzi nahi dut. Era guztietako ekitaldiak sartzen saiatzen gara. Elkarteengandik jaso ditugun proposamen guztiak sartu egin ditugu”.

“Atzotik herrian zehar banatzen ari da programa, eta eskertu nahi dut Kultura sailean egin den lana hori hala izan dadin. Uztaila eta abuztuan Hondarribian kultura aldetik dagoen eskaintza ikusita, ez da erreza jaietarako programa bat prestatzea baina lortu dugu”.

Indarkeria sexistaren aurkako neurriak

“Gainera, jaiei begira, indarkeria sexistaren aurrean argi eta garbi ‘Ez beti da ez’ esan nahi dugu” esan du Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. “Hori oso argi daukagu eta kontzientziazioan lagungarriagoa izango delakoan, aurten iaz arrakasta izan zuten 2.000 txapel egin ditugu, baita 5.000 betaurreko more eta beste hainbat boligrafo ere, baita eskuko telefono zenbakien agenda edo liburuxka bat. Denek helburu bera dute, informazioan eta sentsibilizazioan lan egitea”.

“Hortaz gain, berritasun moduan, karpa informatiboak jarriko ditugu irailaren 1ean Zumardiaren inguruan, irailaren 6an Butroi pasealekuan eta 9an San Pedro kalean. Bi profesional ariko dira, eraso sexisten inguruko informazioa eman eta laguntza eskaintzeko” gehitu du Berrotaranek.