Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Adierazpen instituzionala adingabeen ustezko sexu abusuak gaitzesteko

Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztiek sinatu dute: EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU.

2021·09·06

Hondarribiko bizilagun bat adingabeen ustezko abusuengatik atxilotu dutela jakinik, eta Hondarribiko herritarrengan eragindako zirrara dela eta, Hondarribiko Udalak honakoa adierazi nahi du:

1. Halako ekintzak erabat eta irmoki gaitzesten ditu, eta are gehiago, biktimak bereziki zaurgarriak direlako. Tankera horretako eraso guztiak, giza-eskubideen urraketa diren neurrian eta gizartearen bizikidetza urratzen duten heinean, Hondarribian lekuz kanpo daude.

2. Elkartasuna adieraztea eta familien esku jartzea udaleko gizarte-zerbitzuengandik behar duten arreta. Era berean, indarkeria mota honen kontrako zerbitzu-sarearen funtzionamendu egokia, elkarlana eta koordinazioa bultzatuko du, adin txikikoak eta haien senideak kontuan hartuz.

3. Errespetua biktimei eta haien familiei eta konpromezu irmoa bizitza, askatasuna, duintasuna eta herritarrek dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko.

4. Jarduketa judiziala errespetatzea; horrek argitu beharko ditu egitateen inguruabarrak eta irismena, eta legez aurreikusitako moduan zigortu.

5.- Elkarretaratze instituzional baterako deia egiten du, gaur, astelehena irailak 6, 12:00etan udal arkupeetan egiteko.