Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
GAURKOTASUNA
Atzealdea

ADI-K-ASTEN prebentzio programa Ama Guadalupekoa ikastetxean

Droga zein adikzioei buruzko informazioa, teknologia berriak eta hausnarketa uztartzen dituen 8 orduko programa burutu dute ikastetxeko 1. Batxilergoko ikasleek Prebentzio Komunitarioko hezitzaileekin batera.

2019·10·14


 

“Drogen erabilerari buruzko informazioa elkarrekin bilatzen ikasi dugu, teknologien erabilera egokia eginez eta gerora denon artean, gazteen interesak asetzen saiatu gara, elkarrizketa sustatuz, beraien esperientziak eta iritziak partekatuz... Lan bikaina egin dute bai eta gogoeta oso interesgarri eta sakonak ere” diote zerbitzuko hezitzaileek. “Gertuen dituzten sustantziak; alkohola, tabakoa eta kanabisa badira ere, adizioa sortzen duten gauzen artean, MOBILA, izan da protagonista.”

Babes faktoreak

Gazteei galdegin zaienean, kirolak laguntzen diela adierazi dute, besteak beste; talde lanean, konpromisoa hartzen, aurkaria errespetatzen, pazientzia izaten, auto-kontrola garatzen, sufrimendurako gaitasuna izaten…

Eta arlo honetan helduei zein balio ematen dieten galdetu zaienean hitzez-hitz, honakoa esan dute: janaria eta gauzak erosteko, maitasuna eta laguntza emateko, balioak eta heziketa emateko, errespetua izaten, babesteko, eredu bat izateko, mugak jartzeko…

Hezitzaileen esanetara, gazteak badira ere, oso argi dute zertarako gauden helduok.

Bikain gazteok!