Gaurkotasuna

Atzealdea

Abuztuak 16 arte irekita jaietarako txosnak eskatzeko epea

BAZen egin beharko da eta irailaren 6tik 11ra irekiko dira

2017·08·09


Gaurtik abuztuak 16 arte irekita egongo da  Hondarribiko jaietan txoznak jartzeko eskaria egiteko aukera. Eskaera Udalean egin behar da, BAZen (Biztanlearen Arreta Zerbitzua). Ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 9.00tatik eguerdiko 13.30ak arte da. Arratsaldez itxita dago.

Zozketa abuztuaren 18an egingo da, 13:30ean Areto Nagusian.