Gaurkotasuna

Atzealdea

Zabalik dago Bordari eta Satarka sarietan parte hartzeko epea

Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren XXXIII.edizioa antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, idazle berriak sortzeko helburuarekin.

2016·09·22


Lehiaketak bi sari-atal ditu: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Biotan parte hartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira: Lanek euskaraz idatziak izan beharko dute, eta sari-atal bakoitzak bi maila edukiko ditu:

  • A maila 18 urtez gorakoentzat eta
  • B maila 18 urtez beherakoentzat.

Gaia librea izango da eta lanek, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, makinaz edo ordenagailuz, eta tarte bikoitza utzita. Lan bakoitzeko lau kopia aurkeztuko dira. Lan bakoitzaren lehen orrialdean ondorengo datuak adierazi beharko ditu egileak:

  • a) Zein sari-ataletan aurkezten duen lana (Bordari edo Satarka).
  • b) Zein mailatan (A edo B).
  • d) Lanaren titulua.
  • e) Egilearen izenordea.
  • f) Egilea Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea den.

Gutunazal itxi baten gainean lanaren titulua eta egilearen izenordea idatziko dira, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, eta nortasun agiriaren kopia. Lanak aurkezteko epea 2016ko urriaren 28an amaituko da. Lanak BAZen utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira.

BORDARI SARIA

A Maila 1.- Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez. 2.- Ondorengoak izango dira sariak:

  • Lehen saria: 800 € eta oroi¬garria.
  • Bigarren saria: 400 € eta oroigarria.
  • Hondarribiko onenaren saria: 400 € eta oroigarria.

B Maila 3.- Ipuinak 2 folio izango ditu gutxienez eta 6 gehienez. 4.- Ondorengoak izango dira sariak:

  • Lehen saria: 400 € eta oroigarria.
  • Bigarren saria: 250 € eta oroigarria.
  • Hondarribiko onenaren saria: 250 € eta oroigarria.

SATARKA SARIA

A Maila 1.-Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehie¬nez. 2.-Ondorengoak izango dira sariak:

  • Lehen saria: 800 € eta oroi¬garria.
  • Bigarren saria: 400 € eta oroigarria.
  • Hondarribiko onenaren saria: 400 € eta oroigarria.

B Maila 3.- Olerkiak 40 lerro izango ditu gutxienez eta 120 gehienez. 4.- Ondorengoak izango dira sariak:

  • Lehen saria: 400 € eta oroi¬garria.
  • Bigarren saria: 250 € eta oroigarria.
  • Hondarribiko onenaren saria: 250 € eta oroigarria.