Gaurkotasuna

Atzealdea

Irekita Hondartza Kiroldegian Udako kanpainan izena emateko epea

Aurten ere Hondartza Kiroldegiak udako kanpaina jarri du martxan, eta asmoa ekintzak herritar eta erabiltzaileen behar eta lehentasunetara egokitzea izan da.

2016·06·05


16 urtetik gorako gazte eta helduentzat 13 jarduera desberdin daude eta 3 urtetik 16rakoentzat aldiz, beste 7 jarduera antolatzen dira Kiroldegitik.

Gaur hasi da abonatuek izena emateko epea, eta etzi abonatuak ez direnen txanda izango da. Helduei zuzendutako kanpainan, berritasunak uztailean zehar zumba klaseak egongo direla astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 11:00etara. 16 urtetik beherako gazteentzat aldiz, Cardiofit eta kirolanitza jarduerak egin ahal izango dira, 9:00etatik 13:00tara eta 9:30etatik 13:00etara.

Informazioa lortzeko jo Hondartza Kiroldegiko harrera gunera edo deitu 943 647 137 telefonora.