Gaurkotasuna

Atzealdea

Kasino Zaharreko udazkeneko txapelketetan izena eman daiteke

Urriaren 17an hasiko dira Udazkeneko Txapelketak, Kasino Zaharra Adinekoen Etxean.

2016·09·26


Horietan parte hartzeko, urriaren 10era arte eman daiteke izena. Bazkide txartela eguneratua izatea ezinbestekoa da horretarako.

Bikoteka egiten diren jardueretarako lau bikote behar dira, banakakoetan, berriz, sei lagun.

Karta jokoetan binaka ariko dira, eta dominoan, tokan eta xakean, banaka. Gutxieneko izen-ematera iristen diren modalitateetan soilik emango dituzte sariak.

Kopuru horietara heltzen ez direnetan, hautatze probak egingo dituzte, eskualde mailako txapelketetan Kasino Zaharra nork ordezkatuko duen erabakitzeko.