Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Abian da 'MUGIPARK' aplikazioa, TAO-ko gestioak telefono mugikorrarekin egin ahal izateko

Hondarribiko Udalak Mugipark zerbitzua abian jarri du. Ekimen berri honi esker, hirian zehar TAO-ren ordainketarekin loturiko gestio guztiak telefono mugikor batetik egin daitezke, makinetara bertaratu gabe.

2019·02·13


Hondarribiko Udalak Mugipark zerbitzua abian jarri du. Ekimen berri honi esker, hirian zehar TAO-ren ordainketarekin loturiko gestio guztiak telefono mugikor batetik egin daitezke, makinetara bertaratu gabe.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “pasa den astetik ‘MUGIPARK’ aplikazioa telefono mugikorretan deskargatu daiteke, eta hala, TAO guneetan aparkatzearakoan egin beharreko pausu guztiak makinetara hurbildu gabe egin daitezke”.

“Helburu nagusiena hiritarrari eta erabiltzaileei ahalik eta erreztasun handienak jartzea da. ‘Mugipark’ aplikazio berri honekin, erabiltzaileak makinara hurbildu gabe ordain dezake, eta gero, epea pasatzen zaionean, dagoen tokitik luzatu dezake ere” gehitu du Sagarzazuk.

“Gainera, ez da beharrezkoa tiketa edo agiria autoan uztea, eta autoa mugitzerakoan, ordaintzerakoan finkatu den ordua baina lehenago mugitzen bada, dirua berreskuratzeko aukera egongo da, soilik egon den denbora konkretua ordaintzen delarik”.

Erabiltzaileak nahitaez ‘MUGIPARK’ izeneko aplikazioa deskargatu beharko du bere mugikorrean. Ondoren, bere datuak eman beharko ditu erabiltzaile berri bat sortu ahal izateko, baita datu fiskalak eman ere beharrezkoak diren ordainketak egiteko. Android, IOS eta Windowa Phone mugikorretan erabili ahal izateko prestatuta dago aplikazioa.

8.937 auto daude erroldatuak Hondarribian

“Otsailaren 12an Hondarribian 8.937 auto daude erroldatuak, eta horietatik 2.891 autok eskatu zuten iaz Udalak dituen TAO txarteletako bat” dio Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako eta Udaltzaingoko zinegotziak.

“Aipatutako auto guzti hauei, arrazoi bat edo beste delako Hondarribira etortzen diren guztiak batu behar ditugu. Horrek esan nahi du, TAO guneetan erabilera eta errotazio handia egoten dela, eta gure asmoa, MUGIPARK aplikazio honekin hiritarrari eta erabiltzaileei egunerokotasunean bere mugimendua erreztea da”.