Gaurkotasuna

Atzealdea

Abenduaren 1ean Mintzodromoa egingo da Donibane Lohizunen

Sareuskak antolatutta, hirugarren edizioa izango du aurtengo ekimenak. Donibane Lohizuneko Ravel aretoan izango da.

2016·11·20


Datorren abenduaren 1ean ostegunez, Sareuska sareak antolatutako hirugarren Mintzodromoa burutuko da Donibane Lohizunen. Aurkezpena bertan egin da, eta han izan dira Michel Ibarlucia Ainhoako Alkatea, Arantxa Berrotaran Bidasoa-Txingudi Partzuergoko ordezkaria eta Mentxu Peña, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ordezkari moduan.

Ekimena abenduaren 1ean izango da, Donibane Lohizuneko Maurice Ravel Aretoan goizeko 10:000etan. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta larunbata denez Mintzodromoa ostegunera aurreratu da.

Parte hartzeko epea irekita dago azaroak 28 arte herri desberdinetako Euskara Zerbitzuetan, Euskaltegietan eta Biztanleen Arreta Zerbitzuetan.

Sareuska sareak antolatua

Sareuska, 2014ko irailaren 19an  Hego Lapurdiko hiriguneak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak sortu zuten euskararen sarea da.

Sinatutako protokoloaren arabera lau helburu jarri zizkion bere buruari SAREUSKA sareak. Euskararen erabilera eta sentsibilizazioa landu, euskara zerbitzuen arteko elkarlana sustatu, euskararen gaineko ardura duten hautetsien arteko harremana eta elkarlana bultzatu eta euskararen ikusgarritasuna landu.

Helburu horiek garatzeko 2017rarteko Ekintza Plana diseinatu zen eta Mintzodromoa horren barnean kokatu behar da.

Mintzodromoan euskal kulturako pertsonaia ezagunek parte hartuko dute, Kalakan taldeak, Peio Ospital kantaria, Maialen Arzallus bertsolariak besteak beste.