Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

7'6 milioi euroko kreditu aldaketa proposamena eramango du bihar Gobernu Taldeak Ogasun Batzordera

Gobernu taldeak 7.640.797 euroko kreditu aldaketa onartzeko proposamena eramango du bihar goizez burutuko den Ogasun Batzordera. Onartuz gero, ekainaren 18an egingo den osoko bilkuran bozkatuko da.

2020·06·10


Gobernu taldeak 7.640.797 euroko kreditu aldaketa onartzeko proposamena eramango du bihar goizez burutuko den Ogasun Batzordera. Onartuz gero, ekainaren 18an egingo den osoko bilkuran bozkatuko da.

Txomin Sagarzazu alkateak nabarmendu duenez, “uste dugu bultzada ekonomiko garrantzitsua dela Hondarribian. 7.640.787 euro dira, eta horiek onartzera eramango ditugu; alde batetik, guretzat ezinbestekoa den alor soziala lehenesten dute, eta, bestetik, sustapen ekonomikoa, faktore garrantzitsua ere, Hondarribiko tokiko ekonomia indartuz”.

“Gizarte-arloan, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako 450.000 euro proposatuko ditugu, beste 293.000 euro Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzurako eta 100.000 euro gehiago familientzako laguntzetarako”.

Bertako ekonomia indartzea

“Jakin badakigu erakunde publikook oso adi egon behar dugula, are gehiago bizitzea egokitu zaigun egoera berezian. Alde horretatik, argi daukagu ekonomia mugitu egin behar dela eta sustapen ekonomikorako erabili behar ditugula; hirigintzarako eta zerbitzu teknikoetarako adibidez, ia 6 milioi euro aurreikusten dira hirian era guztietako hobekuntza-lanak egiteko”.

“Nabarmentzekoak dira ia 2,7 milioi euroko partidak bide publikoetan inbertitzeko, 500.000 euro Saindua Gaztelekua berritzeko, beste 370.000 euro San Nikolas pasabidea berritzeko, Mendelu Eskapatxuloko Plan Berezirako 120.000 euro  edo 100.000 euro eskailera mekanikoak konpondu eta doitzeko, adibidez”.

“Gainera, beste 257.000 euro jarriko dira Hondarribiko kirol-klubentzako diru-laguntzetarako, eta parkimetroak mantentzeko eta hobetzeko edo Udaltzaingoarentzako seinaleak jartzeko hainbat partida badira” amaitu du Sagarzazuk.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web