Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

65 urtetik beherakoen txertaketa Irungo Artaleku Kiroldegian egingo da larunbatetik hasita

Irungo Artaleku kiroldegia COVID-19ren aurkako txertaketa-gune masiboa izango da asteburu honetatik aurrera. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

2021·03·31

Irungo Artaleku kiroldegia COVID-19ren aurkako txertaketa-gune masiboa izango da asteburu honetatik aurrera.

"Osasun Sailak erabaki du Hondarribiko zein Irungo 65 urtetik beherako pertsonek Artalekun hartu behar izatea txertoa, zehazki kirol-pistaren goiko aldean izango da, harmailen azken lerroekin batera" dio Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk.

"Hondarribia eta Irun Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuaren barruan gaude, eta erakunde hori jarriko da harremanetan txertoa hartuko duten pertsonekin, dosien eskuragarritasunaren arabera".

Larunbatetik aurrera 65 eta 64 urtekoak

"Izan ere, larunbat honetan hasiko da 64 eta 65 urteko pertsonen txertaketa, Astra-Zenecaren txertoa erabiliz. 8:00etatik 15:00etara, 8 erizainek, 6 erizain laguntzailek eta bi administrarik osatuko dute zerbitzua".

"Aukeratutako pertsonek SMS bat jasoko dute Osakidetzaren fitxan agertzen den mugikorrean. Jaso ondoren, txertoa hartzeko hitzordua telefono beretik egin beharko dute. Abisurik jaso ezean, eta txertaketa modu ordenatuan egin behar denez, Osakidetzak gomendatu du SMSa jasotzeko zain egotea eta osasun-zentroarekin harremanetan ez jartzea" amaitu du Sagarzazuk.