Gaurkotasuna
Atzealdea

600 kirolari baina gehiago Jostaldi Pilotalekuan judo txapelketan

Jostaldi pilotalekuan asteburu honetan Espainiako XXII. Ama Guadalupekoa Judo Nazioarteko Txapelketa ospatuko da, kadete kategorian. Euskadi, Espainia, Andorra eta Portugaleko 600 kirolarik hartuko dute parte.

2019·01·17


Jostaldi pilotalekuan asteburu honetan Espainiako XXII. Ama Guadalupekoa Judo Nazioarteko Txapelketa ospatuko da, kadete kategorian. Euskadi, Espainia, Andorra eta Portugaleko 600 kirolarik hartuko dute parte.

Aurkezpena  gaur goizean burutu da Ama Guadalupekoa Judo Elkarteak Txiplau Industrialdean duen egoitzan, eta hantxe izan dira Juan Luis Silanes Kirol zinegotzia, Klau Garcia Elkarteko presidentea eta Alberto Perez, Elkarteko entrenatzailea.

Kalixa Silanes Kirol zinegotziak eskertu egin dio "Ama Guadalupekoa Judo Elkarteari ekintza antolatzeko egiten duen lan bikaina. Honelako txapelketa bat antolatzea lan handia da, eta jakin egin behar da baloratzen, gehiago 27. urtez egiten denean. Era berean nabarmendu nahiko nuke elkartean egunero gazte hondarribiarrei baloreak transmititzeko egiten den lana. Hiritar eta bisitari guztiak ikustera gonbidatzen ditut, ikusgarria izango delako”. 

Antolamendu lan handia

Klau Garcia presidenteak eskerrak eman dizkio “Udalari, bere laguntzarik gabe ezingo genuke eta aurrera egin. Elkarteko gurasoak ere ezinbestekoak dira gure funtzionamenduan. Lan handia suposatzen du txapelketa hau antolatzeak, baina pena merezi du, giro bikaina izateaz gain, maila handiko lehiaketa baten aurrean gaude eta”.

“Parte-hartzaileak 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako kadete maskulino eta femeninoak izango dira. Txapelketa larunbatean 9:00etan hasiko da, Jostaldi pilotalekuan dauden lau tatamietan. Aurreikusita dago 18:00etan amaitzea” gehitu du Alberto Perezek. “Argi utzi nahi nuke mutilek eta neskek parte hartzen dutela. Askotan badirudi gizonezkoei zuzendutako kirola dela judoa, baina ez da horrela. Gero eta emakumezko gehiago daude, kirol oso egokia da, balore onak transmititzen dituena, eta gure ateak irekita dauzkagu probatu nahi duen guztiarentzat”.

Ostiral arratsaldetik Jostaldi pilotalekuan muntaketa lanak egingo dira eta kirolariak akreditatu eta pisatuko dira. Igande goizean stage eta topaketa bat egingo da, Gipuzkoako kirolari benjamin eta alebinekin.