Gaurkotasuna

Atzealdea

400 dantzari Hondarribian Muxiko Eguna dela eta igandean

Igandean Hondarribian Mutxiko Eguna ospatuko da. Hilero Damarri plazan mutxiko dantzan aritzen den Zumardikoak Elkarteak antolatuta, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Arma Plazan.

2018·04·20


Igandean Hondarribian Mutxiko Eguna ospatuko da. Hilero Damarri plazan mutxiko dantzan aritzen den Zumardikoak Elkarteak antolatuta, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Arma Plazan. Aurkezpena gaur egin da Arma Plazan, eta hantxe izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, eta Jose Luis Agirre, Maite Vicente eta Patxi Lazkano antolatzaile taldearen izenean.

“Eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaileei, egiten ari diren lan handiarengatik. Denetara 400 dantzari espero dira, horrek lan asko suposatzen du eta ziur gauza ederra izango dugula igandean Hondarribia’ esan du Silanes zinegotziak.

“11:30ean elkartuko gara Damarri plazan eta handik musikarekin Arma Plazara igoko gara. Hantxe hasiko dugu emanaldia, ordu eta laurdenez, eta erraldoiekin batera, Alde Zaharretik San Pedro kalera jaitsiko gara” esan du Maite Vicentek.

“Ondoren, bazkaria egingo dugu Ardora Jatetxean, eta bazkalostean, Hondartza Kiroldegian beste dantza emanaldia egingo dugu Alaken musika taldearen laguntzarekin, arratsaldeko 17:30etik 20:00ak arte”.

“Eskerrak eman nahi dizkiot Udalari izandako jarreragatik eta erreztasunengatik. Mutxikoak erakusten duten dantza-irakasleak  ere gogoratu nahi ditut. Euskal Herri osoko dantzariak etorriko dira Hondarribira igandean, ia dena ondo ateratzen den” amaitu du Patxi Lazkanok.